Indar normal

bektoreak adierazten du indar normala.

Fisikan, lehen adiera batean, indar nomala deritzo ukipen-indar baten osagai bati, zeinaren bidez ukipenean dauden bi gainazal solidok indar egiten dioten elkarri ukipen-gainazalekiko norabide perpendikularrean. Ukipen-indarren osagai normala edo sinboloaz adierazten da, eta ekintza horretan bi gorputzek parte hartzen dutenez, kontuan izan behar da akzio-erreakzioaren printzipioa. Alegia, bi gorputz horietako batek besteari indar bat egitean, aldi berean bigarren gorputzak beste indar bat egingo dio lehenengoari, zehazki lehenengoak egindako indarraren  modulu eta norabide berekoa izango dena, baina aurkako noranzkoa izango duena.

Bigarren adiera batean, beste gorputz batekiko kontakturik gabe higitzen ari den partikularen ibilbidea kurbadunaren kasuan, halaber esaten zaio indar normala partikularen gainean eragiten ari den indarrak ibilbidearen kurbadura-zentroranzko norabidean duen osagaiari; dena den, kasu honetan ibilbidearekiko indar normalari indar zentripetua deritzo gehienetan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search